
Maiatzaren 19, 20 eta 21an ospatu zen 17. “Critical Communications World”-a Bartzelonan. Bertan egon ziren Itelazpiko Zuzendari Juan José baños eta TETRA Zerbitzu Arduraduna Ricardo Lizundia. Nazioarteko Kongresu honek komunikazio kritikoen arloan diharduten 3.452 profesionalen presentzia izan zuen.
Ricardo Lizundiak, TETRA World Congress-eko “Critical Communications Networks In Action” atalean, TETRA sarearen aurkezpena egin zuen, Eusko Jaurlaritzak Itelazpiri abian jartzea agindu zion sarea euskal administrazioen zerbitzura egoteko. Garraio publiko (Metro Bilbao, ETS, Euskotren), osasun-zerbitzu, uren zerbitzu, errepideetako mantenu-zerbitzu, eta abarrek euren beharrizanetara egokitutako komunikazio-soluzio aurreratu, seguru eta fidagarriak dituzte eskura. Aipatutako soluzio horiek azken belaunaldiko sare batean eta erabiltzaileei kudeaketa-autonomia gorena ziurtatzen dien kudeaketa-eredu batean oinarrituta daude.