- • Sistemak eraikinaren energia-hornidura osatuko du.
- • Itelazpik bost emisio-zentro ditu, energia-sistema hibridoz hornituak.
[caption id="" align="alignnone" width="900"]
Egoitzaren teilatuan jarritako eguzki panel fotovoltaiko sistema.[/caption]
ITELAZPIk egoitza nagusiaren eraberritzea amaitu du, teilatuan eguzki-plaken sistema bat instalatuta, 50KW-ko hornidura emango duena eta eraikinak behar duen energiaren %16koa sortzea estimatzen da. Proiektua Ondoan ingeniaritza-enpresarekin lankidetzan gauzatu da, Itelazpiren egoitza nagusiaren ondoko eraikina hartzen baitu.
Iaz, Itelazpiren egoitza nagusian, Bizkaiko Parke Teknologikoan, eraikinaren eraberritze garrantzitsu bat egin zen, fatxada aireztatuaren sistema berria instalatuz, isolamendua eta pertsonentzako erosotasuna hobetuz. Obrari esker ere, egoitzaren identifikazioa hobetu zen, errotulu korporatibo bat instalatuta. ITELAZPIk, natura-ingurunearen babesarekin konprometituta, bost emisio-zentro ditu, energia-sistema hibridoz hornituak, eta eguzkiaz eta haizeaz baliatzen dira elektrizitate “garbia” ekoizteko, tentsio-lineen bidez hornidura tradizionala osatuz.
[caption id="" align="alignnone" width="900"]
Itelazpiren egoitza nagusia Bizkaiko Parke Teknologikoan (Zamudio). Fatxada nagusi berritua.[/caption]
[caption id="attachment_76212" align="alignnone" width="1024"]
Hirumugeta mendiko emisio zentroa (Gipuzkoa). Eguzki-panalez eta aerosorgailuez osatutako energia-sistema hibridoa.[/caption]