Itelazpi Elkarte Publikoak eta Eureka! Zientzia Museoak bi erakundeen arteko zenbait ekimenen bitartez giza-erantzunkizuna finkatuko duen lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Bien arteko lehenengo proiektuak Eureka Zientzia Museoko bisitariek Itelazpi Elkarte Publikoak duen energia berriztagarrietan oinarritutako esperientzia islatuko du maketa baten bitartez, eta bigarrenak duen telekomunikazio-gune batean abian jarri dute.
Maketak eoliko eta fotoboltaiko ordezko energien bitartez elikatutako telekomunikazio-gune baten instalazioa simulatzen du; horiek horrela, talde elektrogenoaren erabilera behar-beharrezko aukera denerako bakarrik utziz.
Itelazpik eta Eureka! Zientzia Museoak ekimen honen bitartez lortu nahi dituzten helburuak gazteriari ekimen teknologiko eta zientifikoak hurbilarazi, eta era berean, ingurumenarekiko errespetua zabaltzea dira.
Halaber, museora bertaratzearen datuen trukean burutuko da bi elkarteen artean, bakoitzak bestearen presentzia izango du bestearen web orrian, eta bien artean egiteko jarduerak erraztuko dituzte sinatutako hitzarmeneko helburuak betearazteko.