
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak MAREA proiektuan parte hartzen du. Euskal Itsasertzeko Interes Zientifikoko Elkartearean (IZE) ekimena da, Azti-tecnalia zentro teknologikoak koordinatzen duena. Itelazpik Euskalmetekin kolaboratzen du sare estaldura zerbitzuak emanez.
MAREA (Euskal Itsasertzeko Arriskuen aurrean erabakiak hartzeko Modelizazioa eta Laguntza) proiektuaren helburua itsas ekaitzen aurrean, mugaz gaindiko mailan, erabakiak hartzeko laguntza-erreminta operatibo eta berritzaileak sortzea eta frogatzea da. Euskal Itsasertzeko Interes Zientifikoko Elkartea ekimenaren buru da, honen barnean Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza dago eta Euskalmetek Eusko Jaurlaritza ordezkatzen du.
Proiektuak, beste ekintzen artean, itsasertza denbora errealean behatzeko eta segimendua egiteko sistemak martxan jartzeko asmoa du, hala nola bideo sistemak, estazio ozeano-meteorologikoak eta korrontearen abiaduraren neurgailuak (korrontemetroak). Duela gutxi Bermeoko portuan zaintza-sistema batzuk jarri dira. Sistema horiei sare estaldura eta garraioa emateko Itelazpik Euskalmeti laguntzen dio, honela jasotako datuak Gasteizeko prozesamendu zentralera bidaltzen dira eta bertan datu horien azterketa eta analisia egiten da.
Itelazpik Euskalmeti komunikazio zerbitzuak ematen dizkio, gaur egun zunda-meteorologikoen sarearen mantentzearen mandatua dauka. Itelazpik 240 telekomunikazio zentro kudeatzen ditu seinale-garraiorako ahalmen handiko azpiegiturak izanik.
[caption id="attachment_76139" align="alignnone" width="425"]
Itelazpiko irrati-lotura[/caption]
[caption id="attachment_76151" align="alignnone" width="850"]
Bermeoko portua (Iturria: Irekia)[/caption]