Itelazpi Sozietate Publikoak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hitzarmen bat sinatu dute TETRA Komunikazio Zerbitzua emateko. Azken belaunaldiko komunikazio-sistema honek fidagarritasuna, segurtasuna eta erabilgarritasuna eskaintzen dizkie datuen transmisioa inportantea den sektoreei.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak lankidetza-hitzarmena du maiatzetik Itelazpi Sozietate Publikoarekin TETRA Komunikazio Zerbitzua erabili ahal izateko. Zerbitzu horrek azken belaunaldiko irrati-sistema mugikor digitala du oinarrian, arlo profesionalean erantzun oso espezializatuak ematera bideratutakoa. Izan ere, fidagarritasuna, segurtasuna eta erabilgarritasuna eskakizun inportanteak dira sektore horietan, estazio horietatik egiten diren datu-transmisioak kritikoak izan baitaitezke
TETRA sistema ez da datuen transmisioaz bakarrik arduratzen, ahots bidezko komunikazio seguruak ere eskaintzen baititu. Euskal Autonomia Erkidego osoan estaldura osoa eskaintzen duen azpiegitura da, eta operadore pribatuek zerbitzurik eskaintzen ez duten urrutiko lekuetan ere eskaintzen du. Azpiegitura honi esker, inguru horietan mantentze-lanetan ari diren Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko langileak kudeatu eta koordinatzeko lanak erraztuko dira.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren datuak hiru urtetan migratuko dituzte TETRA sistemara, zenbait fasetan. Denbora horretan, saneamendu eta hornidura sarea osatzen duten 400 estazioak sistema berriaren bidez konektatu eta komunikatuko dituzte.
TETRA sareak euskal administrazioei eman nahi die zerbitzua. Horrela, sare horren azpiegiturak hainbat zerbitzu publikori ematen die zerbitzua, erabilgarri dagoen sare-estaldura balia dezaten. Horrela, mugitzen ari direnean, elkarrekin komunikatzeko aukera ematen diete zerbitzu publikoko agenteei.