Itelazpi Sozietate Publikoak Informazio-Sistemen Plan Zuzentzailea (PDSI) abian jarri du aurtengo urtean. Informazio-Sistemak modu egokian kudeatzeak duen garrantziaren jabe da Itelazpi, eta planaren bidez, negozio prozesuetan dituen euskarri teknologikoen beharrei erantzungo die.
Informazio-Sistemak gero eta faktore garrantzitsuagoak dira merkatuetan abantailazko egoerak eta lehiakortasuna lortzeko. Telekomunikazioen arloan lan egiten duen Itelazpi Sozietate Publikoak ongi ezagutzen du sistema horiek duten garrantzia eta hori dela eta, urteak daramatza sistemaren egokitzapenean lanean. Iazko urtean sozietatearen Informazio-Sistemen Plan Zuzentzailea prestatzen hasi zen.
Itelazpik 2008an hasi zuen Informazio-Sistemaren eraldatze-prozesua. Barneko antolaketa indartu zuen lehenik, eta Informazio-Sistemen Arduradun bat gehitu zuen erakundearen antolaketara. Ekintzak IT azpiegituren egokitzapenean oinarritu dira, horretarako CPD berria abian jarriz. ITeen kudeaketa-prozesuetan ere lan egin da, baita kudeaketa-erreminten barneraketan eta Outsourcing zerbitzuen antolaketa egokian ere.
2010 urtean ekoizpenean dauden IT Zerbitzuak egonkortzen dira, eta ondoren, Informazio-Sistemen diagnostiko integrala egin da. Ekintza-plana zehazten duten puntu estrategikoak diagnostiko horretan oinarrituta egin dira. Zehaztu diren helburuak ondorengoak dira: informazioa konpainiaren aktibo estrategiko moduan era egokian kudeatzea; intereseko taldeen arteko komunikazioa hobetzen laguntzea; konpainiaren eraginkortasuna hobetzen eta erabakiak hartzen laguntzea; konpainiaren modernizazioan eta berrikuntza ekintzetan oinarrizko euskarri izatea; negozio helburu berriak lortzeko konpainia prestatzea; Irrati Operadore, Hornitzaile eta AAPPen sektorea aberastea; Itelazpiko langileek ITeen arloan, eta zehazki aritzen diren lanean, trebetasun egoki bat izatea.
PDSIaren zabalkundearekin, hiru lan-programa izango ditu Itelazpik:
– Operazioen euskarrirako (OSS) eta integraziorako programa.
– Konponbide korporatiboetarako eta elkarlanerako programa.
– IT Kudeaketaren eraldaketarako programa.
Software proiektuetako definizio eta analisi prozesuek duten garrantziaz ohartuta, baita konpainiako langileek lan horietan izan behar duten parte hartzeaz ere, aurtengo urtean zehaztutako proiektu bakoitza aztertzen eta zehazten egingo da lan. Konponbideen erosketa eta beharrezkoa den outsourcing zerbitzuen kontratazioa 2012. urtetik aurrera egitea aurreikusi da, beti ere, aurrekontuarekin bat etortzen bada.