ITELAZPIk inkesta bienal saioa egin die bezeroei 2012 urteko bigarren seihilekoan. Oraingo honetan, web bitartez burutu dira ikestak, betetzeak suposatzen duen lana errazteko eta ahalegina gutxitzeko asmoz. Inkestak ITELAZPIk bezeroei eskaintzen dizkien hiru zerbitzu nagusien inguruan burutu dira: Broadcast, Tetra eta Albergue.
Laburbilduz, testuinguru ekonomiko zailean eta sektore publikoaren berregituraketan gauzatu izan diren arren, ebazpenak oso onak izan direla berretsi dezakegu, eta baita bezeroek ITELAZPIk egiten duen ahalegin handia somatu dutela ere, beren itxaropenak ahalik eta gehien betetzeko, ikuspuntu tekniko, gizatiar zein sozialean.
Gure berezoen poztasunari dagokionez, batezbesteko puntu-kopuru orokorra oso ongi altua izan da (8,4). Aurreko saioetako joera positiboa mantentzen laguntzen du emaitza honek, eta bikaintasunerako bidean jarraitzera animatzen gaitu. Honez gain, aipatu beharrekoa da ITELAZPI bezalako enpresa publiko batentzat garrantzitsua dela Gizarte ardura korporatiboan egindako lanari esker lortutako balorazioa, 10etik 8a baino gehiago atera baitu gure hiru konpromiso nagusietan: pertsonekin, ingurunearekin, eta gardentasun eta eraginkortasun ekonomikoarekin. Azkenik, partaidetza handia azpimarratuko dugu, %80tik gorako erantzuna jaso baita, zeinetik %15 euskaraz izan den.
Eskerrik asko inkestan parte hartu duzuen elkarteoi, eta zorionak lortutako emaitzak posible egiten dituztenoi.