- • Matxalen Lauzirika, Itelazpiko zuzendari nagusia, Eraldaketa Digitaleko Mahaiko kide izango da, eta telekomunikazio-azpiegiturek aro digital berriko proiektu eta zerbitzuen garapenean duten funtsezko eginkizuna balioetsiko du.

Gaur, azaroak 6, 9:00etatik aurrera, LEADERS IN TECH topaketa izango da, INNOLAB Bilbao berrikuntza gune irekiak antolatuta. Saioak Adimen Artifiziala, Konputazio Kuantikoa, Blockchain eta Zibersegurtasuna izango ditu ardatz. Lau teknologia horiek gure ekonomia eta gizartea eraldatzen ari diren digitalizazio eta berrikuntza prozesuen oinarri dira.
Leaders in Tech konferentziaren helburua sektore publikoan eta pribatuan egiten ari diren aurrerapenak eta proiektuak ikusaraztea da, lehen aipatutako eremuetan jarduerak zuzentzen ari diren pertsona eta erakundeei ahotsa emanez. Era berean, saioak aukera emango du profil digitalen, zientifikoen eta teknologikoen edo eremu digitalean gaitasunak garatzen dituzten beste diziplina batzuen eskariari laguntzen dion talentua ikusarazteko, horiek funtsezkoak baitira 4.0 industriarako eta euskal ekonomiaren eraldaketa digitalerako.
Matxalen Lauzirika, Itelazpiko zuzendari nagusia, Eraldaketa Digitaleko mahaian hizlari diren emakumeen plantxan parte hartuko du, eta arreta jarriko du Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio publikoen azpiegiturek, aktibo estrategiko gisa, euskal sektore publikoa aro digital berriaren abangoardian egotea ahalbidetuko duten proiektu eta zerbitzuen garapenean izango duten zereginean. Lauzirikak Itelazpin garatutako adibideak ezagutaraziko ditu, hala nola azpiegituren urruneko kudeaketa, itsasontziak kontrolatzeko AIS sistemaren proiektua, IoT bidezko ur-kontagailu telematikoak (Internet of Things) eta Euskalmeterako telekomunikazio-zerbitzuak, bai eta azpiegitura publikoek 5G garatzeko izan dezaketen zeregin garrantzitsua ere.
Jardunaldiko agenda:
https://www.eventbrite.es/e/registro-leaders-in-tech-bilbao-conference-124530382727
Informazio gehigarria:
https://www.ilb.eus/es/evento/leaders-in-tech-bilbao-conference/