- • JESSICA Gutierrez, azpiegituren arloko arduraduna, programan kontseilari gisa parte hartu du.
- • Zabaltze-saioak Urdaneta ikastetxe bizkaitarrean eman dira.

Joan den otsailaren 28an izan zen Itelazpiko pertsona batek emandako azken zabaltze-saioa, InspiraSTEAM programaren barruan. ITELAZPIk ekintza hau III. Berdintasun Planaren esparruan garatzen du, genero-arrakala aldatzeko konpromiso irmoaren erakusgarri. Ostiralero ematen diren sei saioetan, Jessica Gutierrezek, Itelazpiko Azpiegituren arloko arduradunak, aukera izan du Urdaneta ikastetxeko (Loiu, Bizkaia) ikasleekin lan egiteko, nesken artean zientifiko-teknologiko zaletasuna sustatzeko.
Deustuko Unibertsitateak bultzatutako eta hiru Aldundien babesa duen programari esker, Steam eremuan (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) lan egiten duten emakumeek, bolodrez, beren egunerokotasuneko lana hurbiltzen dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurrei. Saioetan hainbat gai jorratzen dira, hala nola, inguratzen gaituzten estereotipoak, lan ereduak edo emakumeak eta zientzia historian zehar. Kontseilari eta neskatoen arteko topaketa horien bidez, zientzia eta teknologiako lanbideei buruzko zalantzak eta eragozpenak uxatu, motibazioak eragin eta autoestimua sendotu egin nahi dira, neskek horrela nahi izanez gero, bide profesional hori jorra dezaten.
InspiraSTEAM Jéssica Gutiérrez-en profila: https://inspirasteam.net/mentoras/bizkaia/jessica-gutierrez-santiago/
Informazio gehiago: https://inspirasteam.net/eu/
[caption id="" align="alignnone" width="900"]
JESSICA Gutierrez, Itelazpiko azpiegituren arduraduna, telekomunikazio-dorrera sartzen.[/caption]
[caption id="" align="alignnone" width="900"]
JESSICA Gutierrez, Itelazpiko azpiegituren arduraduna, altueran lanak egiten.[/caption]