- • 200 zentro igorle baino gehiagorekin, langileen osasuna ziurtatzea lehentasuna da Itelazpirentzat.
- • Lanean emandako 16 urteetan ez da istripu larririk izan.
- • Sozietateak 2008an ziurtatu zuen lehen aldiz laneko arriskuen prebentzio-sistema.

ITELAZPIk hamar urte baino gehiago daramatza 220 emisio-zentro propioen instalazioak mantentzen dituzten pertsonen segurtasuna eta osasuna kudeatzen. 2008. urtean, Itelazpik 2003. urtearen amaieran sozietatea sortu zenetik lan-arriskuen prebentzioaren arloan burutzen zituen ekintzak ziurtatu zituen. Ziurtagiria OSHAS 18001 arauan egin zen. Itelazpiko emisio zentroetako lanak arrisku nabarmenak dakartza, bereziki dorreetako altuerako lanei dagozkienak, horietako batzuk 60 metrotik gorakoak.
Lan-arriskuen prebentzioaren arloan etengabe egin den ahaleginari, langileen sentsibilizazioari eta inplikazioari eta kanpoko prebentzio-zerbitzuaren jardunbide egokiari esker, sozietatearen jardueraren 16 urteetan ez da istripu larririk izan. Mugarri horri gehitu behar zaio Itelazpirekin lankidetzan diharduten mantentze-enpresen profesionaltasuna.
ITELAZPIk lehentasunezkotzat jotzen du bai bere egoitza sozialean bai bere zentroetan lan egiten duten pertsonen osasuna ziurtatzea. Hori dela eta, beste urrats bat eman du, eta, duela gutxi, eska daitekeen aldiari aurrea hartuta, ISO 45001 nazioarteko arauari egokitu dio kudeaketa-sistema.