
Itelazpik ITELAZPI EZAGUTU programa abiarazi du, gizartearen beharrak asetzera bideratutako hedapen-ekimenak bilduko dituena. Martxoaren 23tik eta urriaren 26ra arte, Itelazpiren komunikazio-zentro nagusiak ezagutu ahalko dira bisita gidatuen bidez.
Itelazpi euskal sektore publikoaren parte da eta, horrenbestez, guk euskal gizartean jartzen dugu arreta nagusia, gure zerbitzuen azken hartzailea den aldetik. Ahalegin itzelak egiten ditugu enpresa eraginkor bat izateko, erreferentziazkoa, gizarteari balioa ematen diona eta gardena. Izan ere, asmo horiek islatu egin dira Administrazio Kontseiluak adostutako Gobernu Oneko Kodean eta Kode Etikoan; kode horiek banakako jokabide-jarraibideak eta kolektiboak jasotzen dituzte eta, horrez gain, enpresaren jarduketaren gardentasun-printzipioaren kontsakrazioa ziurtatzen dute.
Gizartearekiko dugun konpromisoaren barruan, ITELAZPI EZAGUTU, programa abiarazi dugu; horren bidez, burutzen ditugun ezagutza hedatzeko eta partekatzeko ekimen desberdinak garatuko dira. Programa izaera dinamiko eta berritzailearekin jaio da, etengabe berritzeko asmoz. Hortaz, identifikatutako behar berrietara egokitzen diren ekimen berriak gehituz joango gara.
ITELAZPI EZAGUTU gure jarduera ezagutzeko interesa duten kolektibo guztietara dago zuzenduta, arreta berezia jarriz hezkuntzaren sektorean, hain zuzen ere, kolektibo horren inguruan burutzen ditugun ekintzen garrantzia dela-eta: ikasleen prestakuntza-prozesua osatzen duen ezagutza praktikoaren ekarpena eta gure jarduera-sektorean has daitezen erraztea, besteak beste.
ITELAZPI EZAGUTU programaren bidez, honako jarduera nagusi hauek garatzen ditugu:
- – Bisita gidatuak telekomunikazio-zentroetara, 2013tik egin direnak
- – Master Class ematea
- – Izaera desberdineko hedapen-jardunaldiak
Martxoaren 23an irekiko da gure telekomunikazio-zentroetan bisita gidatuak egiteko kanpaina. Bi denboraldi izango ditu, udaberria eta udazkena. Bisitak ostiraletan egingo dira eta 2 ordu inguruko iraupena izango dute. Uztailean eta abuztuan, esteka honen bidez eskatu beharko dira bisitak. Bisitak urriaren 26an amaituko dira. Hala, uztailean eta abuztuan, Aste Santuan eta Pazko-astean eta jaiegun diren ostiraletan, ez da bisitarik egingo.