Itelazpik pasa den martxoak 6an III. Esperientziaren Foroan parte hartu du, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak IKASLAN eta HETEL lanbide heziketarako elkarteen lankidetzarekin antolatutako topaketan. Jardunaldiak, Batxilergoko 800 bat ikasle hartu ditu eta LH-ko ikasketenganako gazteenen interesa handitzea du helburu, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologia Parkeetako muturreko enpresak bisitatuz.

Pasa den martxoak 6an Itelazpik Batxilergoko lehenengo mailako 2 ikasle talderen bisita jaso zuen, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak IKASLAN eta HETEL erakundeekin elkarlanean antolatutako Esperientzia Foroan parte hartzen zutenak. Bisitaren helburua, ikasleei Itelazpiren funtzionatzeko era eta behar profesionalak ezagutaraztea zen. Horrela, era didaktiko batean gure lan teknologikoa zein erakargarria izan daitekeen erakusten duten lan esparruak ikusiz. Zuzendari nagusiak eta Jorge Pérez Itelazpiko teknikariak ikasleriari ongietorria eman zioten, gure jardueran parte hartzen duten perfil profesional ezberdinak azalduz: azpiegitura fisikoak, energia hornidura, komunikazio sareak, irratia eta telebista, emergentzi komunikazioak eta sareen operazio eta gainbegiratzea.
LH-ren Esperientzia Foroak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologia Parkeetara egiten ari diren bisitekin, Euskal LH-k duen enplegagarritasun handia azaleratzea du helburu. Itelazpik, enpresa publiko den heinean, foro honetan duen partaidetza gizartearekin duen konpromisoan kokatzen du, hezkuntza zentroetara jakintza zabaltzea bere lehentasunetako bat izanik.

