Familiako argazkia “master class” honetan parte hartu zuten ikasleekin.[/caption]
Iñigo Adarragak, Itelazpiko irrati eta telebista arduradunak, “master class” bat eman die Deustuko Unibertsitateko ikasleei, egoera solidoko anplifikadoreak broadcast aplikazioetan erabiltzeari buruzkoa.
Iragan azaroaren 30ean, Iñigo Adarragak, telekomunikazio-ingeniari eta Itelazpiko irrati eta telebista arduradunak, Deustuko Unibertsitateko ingeniaritza fakultateko ikastaro batean parte hartu zuen, “Teknologia Elektronikoa” irakasgaiko ikasleei “master class” bat emanez, Begoña García-Zapiarain irakaslearen tutoretzapean. Aukerako irakasgai bat denez, bertaratutako ikasleak ingeniaritza mekaniko, industria ingeniaritza eta ingeniaritza automatiko eta elektronikoaren 3. gradukoak ziren. Erabilitako materiala BTESAren laguntzarekin eskuratu zen, hau da, broadcastingaren merkatuko erreferentziazko ekoizle nazionalaren laguntzarekin. Bere lanbide-karreraren hasieran ere, Iñigo Adarraga irakasle gisa aritu zen Deustuko Unibertsitatean.
Itelazpi euskal sektore publikoaren partaidea da, eta, hortaz, euskal gizartea da betetzen dituen zerbitzuen azkeneko hartzailea. Itelazpik ahaleginak egiten ditu enpresa eraginkor eta erreferente bat izateko, gizarteari balioa ekartzen dion enpresa bat izan nahi du, eta baita enpresa garden bat ere. Gizartearekin hartuta duen konpromiso hori zenbait ekimenetan islatzen da; horien artean, azpimarratzekoa da ikasleen belaunaldi berrien prestakuntzari laguntzera zuzendutako ekintza hau; helburutzat hartzen ditu, batez ere, telekomunikazio-ikasketak eta beste alor teknologiko hurbil batzuetako ikasketak egiten ari diren ikasleak. “Master class” saioak emateko edo zentroak bisitatzeko programa konpromiso sendo eta garrantzitsu honen adibideak dira.
[caption id="attachment_75747" align="alignnone" width="900"]
Iñigo Adarraga, tetrodoen funtzionamendua azaltzen.[/caption]
Saioa
Saioaren helburua izan zen egoera solidoko anplifikadoreen teknologiaren erabilerari buruzko ikuspegi praktiko eta erreal bat eskaintzea ikasleei; izan ere, Itelazpiren kasuan, teknologia hau irrati eta telebistako transmisio-ekipoak osatzen dituzten potentzia-anplifikadoreetan erabiltzen da.
Jardunaldia hasteko, potentzia-anplifikadoreek izan duten eboluzio teknologikoari buruzko sarrera bat eskaini zen, hodian oinarritutako lehenengo teknologiekin hasita (oraindik ere erabiltzen dira) egoera solidoko anplifikadoreetara iritsi arte – horiek SSPA izenez ezagutzen dira, ingelesezko akronimoagatik.
Hodian oinarritutako anplifikadoreak
Lehenengoei dagokienez, ikasleek tetrodo batzuk ikusi ahal izan zituzten bertatik bertara. Halaber, beste mota hauek ere azaldu ziren: IOT (Inductive Output Tube), Klystron eta TWT (Travelling Wave Tube).
[caption id="attachment_75748" align="alignnone" width="400"]
Tetrodoa[/caption]
[caption id="attachment_75749" align="alignnone" width="400"]
Inductive Output Tube[/caption]
[caption id="attachment_75750" align="alignnone" width="400"]
Traveling Wave Tube[/caption]
Egoera solidoko anplifikadoreak
[caption id="attachment_75751" align="alignnone" width="709"]
MOSFET motako zenbait transistore.[/caption]
Saioaren bigarren zatian egoera solidoko anplifikadoreak jorratu ziren; hauek BIPOLAR eta MOSFET motako transistoreetan oinarritzen dira gehienbat. Erabiltzen diren materialak komentatu ziren, siliziotik GaNera (Galio Nitruroa), eta baita aukeran dauden operazio motak ere (A, B, AB).
[caption id="attachment_75752" align="alignnone" width="900"]
BTESA 2 x 16kW CW (175 MHz) anplifikadorea[/caption]
Jardunaldiaren azken partean, gaur egun broadcast eta zerbitzu mugikorretan erabiltzen diren Doherty eta Envelope Tracking teknologiak azaldu ziren. Azken berrikuntzen artean, likido bidezko hozkuntza dago, aire bidezko hozkuntza tradizionalaren ordez. Halaber, gehien erabiltzen diren operazio motak gogoratu ziren, aplikazioaren arabera:
- – FM Irratia: B eta C motak, % 60/% 70 inguruko efizientziekin.
- – Telebista Analogikoa: AB motak, gehienez % 50eko efizientziekin.
- – Telebista Digitala: AB mota, % 25eko efizientziekin.
Atal praktikoa
Saioaren atal praktikoa amaituta, ikasleek aukera izan zuten jardunaldian aurkeztutako transistoreekin elkarreraginean aritzeko. Horietako batzuk BTESA ekoizleak adeitasunez utzitakoak ziren.
[caption id="attachment_75763" align="alignnone" width="900"]
MOSFET eta Tetrodo transistore mota batzuk[/caption]
[caption id="attachment_75753" align="alignnone" width="900"]
BTESA potentzia-anplifikadoreak[/caption]