
Joan den maiatzaren 26an, Itelazpik FENITELen (Telekomunikazioko Instalatzaileen eta Integratzaileen Federazio Nazionala) 39. batzarraren jardunaldi teknikoetan hartu zuen parte; ekitaldiak Gasteizen egin ziren eta Arabako AVEITEL elkarteak antolatu zituen.
Topaketak iraun zituen hiru egunetan, telekomunikazioetako ekipo eta sistemen enpresa integratzaile eta instalatzaileen jarduera-eremu desberdinen berritasunak aztertu ziren zenbait hitzaldi eta mahai-ingururekin.
Esparru horretan, bigarren egunean, jardunaldi tekniko bat egon zen; bertan, zenbait gai jorratu ziren, besteak beste: digitalizazio eskuragarriari bultzada; Europar Batasunaren erabakia UHF bandari dagokionez; ikus-entzunezko negozioaren etorkizuna; telebista irekiaren erronkak eta aukerak eta industria honen papera eta sektorea garatzeko aukerak.
Erakundeen inaugurazioa Gobernuaren bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua den Josu Erkorekak egin zuen; berarekin batera egon ziren Fernando Huerva, FENITELeko presidentea, etaÁngel Sánchez, AVEITELeko presidentea.
Honako hauek egon ziren hitzaldi eta mahai-inguru desberdinetan: Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaria eta Itelazpiko presidente ordea den Xabier Arrieta; Itelazpiko zuzendari nagusia den Juan José Baños eta Iñigo Perez, Itelazpiko zuzendari teknikoa. Horiekin, besteak beste, SESIAD, CELLNEX, HISPASAT eta CENTAC egon ziren. Horrez gain, jardunaldi horretan Nerea Lopez-Ulibarri egon zen, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburu ordea eta Itelazpiko presidentea.
Irrati-hedatzaileeninguruko mahai-inguruan, Mikel Agirrek hartu zuen parte, EITBko zuzendari teknikoa eta Itelazpiko kontseilaria; horrek RTVE eta UTECA-rekin partekatu zuen espazioa.
Jardunaldiari amaiera emateko, erakunde-ekitaldi bat egon zen; horretan, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko foru diputatua den Cristina Gonzálezek hartu zuen parte; AMETIC-eko presidentea den Pedro Mierrek; FENITELeko presidentea den Fernando Huervak eta Ángel Sánchezek, AVEITELeko presidentea.
Intereseko estekak:
[gallery columns="4" ids="eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9UZWxjb20xN185Xy5qcGciLCJ0aXRsZSI6IlRlbGNvbTE3XzlfIiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0=,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9UZWxjb20xN18xLmpwZyIsInRpdGxlIjoiVGVsY29tMTdfMSIsImNhcHRpb24iOiIiLCJhbHQiOiIiLCJkZXNjcmlwdGlvbiI6IiJ9,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9UZWxjb20xN18zLmpwZyIsInRpdGxlIjoiVGVsY29tMTdfMyIsImNhcHRpb24iOiIiLCJhbHQiOiIiLCJkZXNjcmlwdGlvbiI6IiJ9,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9UZWxjb20xN180Xy5qcGciLCJ0aXRsZSI6IlRlbGNvbTE3XzRfIiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0=,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9UZWxjb20xN18xMC5qcGciLCJ0aXRsZSI6IlRlbGNvbTE3XzEwIiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0=,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9UZWxjb20xN182Xy5qcGciLCJ0aXRsZSI6IlRlbGNvbTE3XzZfIiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0=,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9UZWxjb20xN183Xy5qcGciLCJ0aXRsZSI6IlRlbGNvbTE3XzdfIiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0=,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9UZWxjb20xN184Xy5qcGciLCJ0aXRsZSI6IlRlbGNvbTE3XzhfIiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0="]