
Atzo, ekainak 12, Euskadiko Telekomunikazioen Gaua ospatu zen; hitzordu hori, edizioz edizio, telekomunikazioen sektoreko profesionalen erreferentziazko ekitaldi gisa finkatu da.
Itelazpik aurten ere lagundu du Euskal Autonomia Erkidegoko Telekomunikazioko Ingeniaritza Eskolak Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako #telekogaua18 ekimenaren VII. edizioan. Topaketa horretan sektoreko enpresa nagusiak, gizarte-eragileak, unibertsitateak eta Euskadin telekomunikazioak kudeatzeko ardura duten agintaritzak bildu ziren. Aurten, hitzordua gizarte osoari zuzendutako ate irekiko jardunaldi batekin hasi zen; bertan, besteak beste, berriki sortutako Basque Cyber Security Center zentroaren segurtasunaren inguruko gomendio nagusiak entzun ahal izan ziren.
Itelazpi Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publiko bat da eta, hortaz, Euskadiko telekomunikazioen sektorearen parte da. Zehazki, titulartasun publikoko igorpen-zentroak kudeatu behar ditu eta, horietatik, besteak beste, EiTB taldeko irrati- eta telebista-zerbitzuak hedatzen dira. Hain zuzen ere, #telekogaua18 ekimenean laguntzea gizartearekiko dugun konpromisoaren barruan sartzen da, baita sektoreko eragile nagusiekin ditugun aliantzen garapenarekiko konpromisoaren barruan ere.
#telekogaua18 ekitaldiaren webgune ofiziala.



[caption id="attachment_77057" align="alignnone" width="5766"]
Matxalen Lauzirika, Itelazpiko Zuzendari Orokorra. Eskuinera, Alvaro Ubierna, EHTIE-ko Lehendakaria.[/caption]
