
Bi erakundeen artean sinatutako akordioaren xede nagusia da Uraren Euskal Agentziari babesa ematea Uraren Bideak egiteko. Ekimena sozietate publikoak abian jarritako sentsibilizazio-programaren barruan dago sartuta, hain zuzen ere, uraren erabileran pentsamolde aldaketa bat sustatzeko, ingurumen-jasangarritasunaren gotorleku bezala.
“Jugalez ibaiaren iturria” da Uraren Euskal Agentziaren eta Itelazpiren arteko lankidetza-akordioari esker garatutako lehenengo Uraren Bidea. Ibilbidea 9,6 kilometrokoa da eta zailtasun tekniko baxua dauka; zehazki, Arabako Lurralde Historikoko hego-ekialdeko Kampezo-Arabako Mendialdeko eskualdeko Urizaharra eta Pipaón herrien artean igaroko da. Hurrengo estekan, ibilbidea ikus daiteke.
Sinatutako akordioarekin, Itelazpik urtero emango dio babes ekonomikoa Uraren Euskal Agentziari Uraren Bide berri bat egiteko. Bide hori Itelazpik euskal herritarrei irrati- eta telebista-difusioko zerbitzuak emateko baliatzen dituen telekomunikazioetako zentroen hurbileko guneetatik igaroko da. Ekimena Itelazpik ingurumenaren eremuan duen konpromiso irmoaren barruan sartzen da eta, kasu honetan, Uraren Euskal Agentzia babesten du ingurumen-sentsibilizazioan, dibulgazioan eta prestakuntzan uraren arloan. Horren helburua da ezagutzen jabetzea bultzatzea eta, aldi berean, pentsamolde aldaketa bat sustatzea, ingurumen-jasangarritasunaren gotorleku bezala.
Intereseko estekak:
[caption id="attachment_78916" align="alignnone" width="900"]
Argazkien Iturria: Uraren Euskal Agentzia[/caption]


