
Itelazpik zuzeneko erlazio estua du ingurumenarekin, guk kudeatzen ditugun telekomunikazioen azpiegituratako euskal sareak EAEko ingurune naturaletan kokatzen baitira. Hori dela eta, eta gure jarduerak paisaian duen eragina gogoan izanik, Itelazpiren balio korporatiborik garrantzitsuenetakoa ingurugiroaren babesa da, eta ingurune jasangarriaren garapenaren aldeko enpresa-konpromiso bihurtzen da.
Itelazpiren ingurugiro-kudeaketaren barnean, ingurunean eragina duen adierazle kuantitatibo garrantzitsuenetako batengan egindako lana nabarmendu nahi dugu oraingo honetan, karbono-aztarna, alegia.
Ekoskan ziurtagiriaren barruan (Itelazpik bere ziurtagiri mailarik altuena du), Itelazpiko karbono-aztarna neurtu eta kudeatu egiten da STOP CO2 Euskadi ekimenaren bitartez. Iniziatiba honi atxikitako elkarteei karbono-aztarnaren urteko kalkulua egiteko aukera ematen zaie, erreminta zehatz baten bidez, zeinaren konbertsio faktoreak urtero gaurkotzen diren.
Horrez gain, 2010 eta 2011 bitartean Itelazpik Berotegi-efektuko gas protokoloaren araberako igorpenen inbentario sakona egin zuen. Ikerketa horretan, karbono dioxidoa sortzen duten hainbat jarduera inbentariatu zituzten. Hona hemen laburpena:
- Obra eta azpi-egitura fasean dauden guneei atxikitako isuriak
- Obra instalazio fasean dauden guneei atxikitako isuriak
- Operazio fasean dauden guneei atxikitako isuriak
- Mantentze fasean dauden guneei atxikitako isuriak
- Bulego zentraletako jarduerei atxikitako isuriak
Aipatutako inbentarioaren arabera ondorioztatu dute, lehenik eta behin, operazio- eta mantenu-faseak direla, gehien bat, Itelazpiko jardueran isuri portzentajerik altuenak sortzen dituztenak, eta bigarrenik, orokorrean, isuri-iturri nagusienak telekomunikazioen instalazio-equipoen eta bai pertsonen bai materialen –pisutsuenak bereziki- garraioaren kontsumo elektrikoaren ondorio direla (lekualdatzea).
Itelazpik gai hauen inguruan duen ekintza-ahalmena mugatua da; energia-eraginkortasun handieneko tresneria-aukeraketan, gidamen eraginkorraren irakaskuntzan, balastoaren ondoriozko argiztatzearen instalazioan, eta posible den lekuetan energia berriztagarriaren horniketaren ezarpenean datza.
Aipatutako jarduerez gain, Berotegi-efektuaren gas protokoloak onartzen duen bezala, erakunde batek C02aren eraginari aurre egin diezaioke aipatutako gasa xurgatzen duten ekintzak burutuz. Zentzu honetan, Itelazpi sistematikoki ari da 2008. urteaz geroztik esandako emisioak orekatzeko hainbat jarduera garatzen: zuhaitzak landatzen baliza gisa guneetan zuhaitz-itxiturak jarri ahal izateko, eta zuhaitzak mendiko lursailetan prozesu espezifikoen bitartez berriro ere landatzen.
Hortaz, 2011. urtean Itelazpik 1.212 zuhaitzez osatutako saila zuen baliza eta itxitura gisa, eta 1.889 lursail berriro ere landatuta. Hau da: 20,2 tona C02 urtean, aireratutako tonen %0,4.
Jarduera hauen bitartez, C02aren emisioaren efektu gutxitzaileaz gain, Itelazpin gure ingurumen baliotsu eta ederra mantentzeko eta berreskuratzeko egiten dugu lan.