Antonio Alonso CBS Outdoor Internacional-aren kontseilari delegatuaren arabera, itzalaldi analogikoak kanpoko publizitatea bultzatuko du Espainian.
LTDak eskaintzen dituen kanal anitzei esker audientzia zatitzen da. Hori horrela, iragarleentzat telebista eskaintza garestitzen da, eta ondorioz, bide alternatiboak bilatu behar dituzte.
Prezioak garestitzearen aurrean, kanpoko publizitatearen kostua berdin mantentzen da eta espazio eskatzaileek bi edo hiru panelekin lortu ahal duten estaldura masiboa nahi dute, baina ez telebista kate kopuru berdinarekin.
Etorkizunean CBSk Estatuan inbertitzen jarraituko duela ziurtatu zuen Alonsok, baina ez aurten (aukera egokirik agertu ezean behintzat). Hori bai, 2011 eta 2012 urteetan bide berriak hedatuko direla aurreratu zuen.
Espainiak CBS Outdoor Internacional enpresaren bezero-zorroaren %4a edo %5a ordezkatzen duela adierazi du Alonsok. Halaber, Espainiako merkatuaren garrantzi estrategikoa nabarmendu du.