
Joan den urtarrilaren 31n, Irrati-difusio eta Telekomunikazioetako Sare-operadoreen Batasunaren (UNIRED) lehenengo Zuzendaritza Batzarra egin zen Madrilen. Bilera horretan, Itelazpiko zuzendari nagusia den Juan José Baños aukeratu zuten berriz ere aho batez batasunaren presidente gisa hurrengo bi urteetarako. Gainerako zuzendaritza-egiturari dagokionez, azpimarratu behar da presidenteordea aldatu dela; hala, Aragonesa de Servicios de Telecomunicación (AST) enpresako zuzendari nagusia, hau da, Mayte Ortín izango da presidenteordea eta Navarra de Servicios y Tecnologías (NASERTIC) enpresako zuzendari nagusiak kargua uzten du.
2017-2018 Zuzendaritza taldea:
- Presidentea: Juan Jose Baños (ITELAZPIko zuzendari nagusia)
- Presidenteordea: Mayte Ortín (ASTko zuzendari nagusia)
- Idazkaria: Gonzalo Pansard (AXIÓNeko zuzendari nagusia)
- Batzordekidea: Wenceslao Sánchez (Telecom CLMko zuzendari nagusia)
- Batzordekidea: Miguel Rodríguez (RETEGALeko zuzendari nagusia)
- Batzordekidea: Iñaki Pinillos (NASERTICeko zuzendari nagusia)
- Batzordekidea: Bartomeu Tugures (MIBeko zuzendari nagusia)