Itelazpik iragandako Ekainak 27an Bizkaiko Parke Teknologikoko Auditorio gelan ospatutako “Larrialdi Telekomunikazio Sareen Etorkizunaren” jardunaldian parte hartu du
Itelazpi GERYON proiektuan ari izan da lankidetzan beste sei europar I+G enpresa eta erakunderekin eta proiektuaren amaiera gisa Larrialdi Telekomunikazio Sareen Etorkizunaren jaurdunaldia ospatu izan da. Jardunaldi honek larrialdi sareen etorkizuneko definizioan aurreratzeko sektoreko agente ezberdinen elkarketa eta eztabaida forotzat baliagarriak izatea du helburu.
Argiz betetako etorkizuna, aukera teknologiko berrien fruitu, eta krisi ekonomikotik eta espektro irratielektrikoaren eskasiarekin eta europear mailako harmonizazio faltarekin erlazionatutako problemetatik eratorritako itzala.
Testuinguru honetan, EEBB-ak eta Erresuma Batua larrialdi sareen bultzadan herrialde aurretuenak dira, abiadura handiko larrialdi sare estatalak hedatzeko apostuarekin irrati teknologiatzat LTE erabiliz (4G komertzialak). Sare zibilekin erabilera partekatuak, bai teknologian bai azpiegituran, larrialdi gorputzen artean eztabaida sortu du. Baliabideen erabilera efizienteak erabilera partekatu eskema horien egokitasuna behartzen du, baina beti lehentasunezko sarrera, erabilgarritasun altua eta larrialdi kideen erresistentzia bermatuz krisi kasuan.
Juan José Baños Loinazek, Itelazpiko Zuzendari Nagusiak, jardunaldiari hasiera eman zion. Jardunaldiaren partehartzaileak Fidel Liberal UPV/EHU-ko Ikertzailea, Ricardo Lizundia Itelazpiko TETRA Zerbitzuaren Arduraduna, Miguel Crisostomo Telefonica-ko SIRDEE Sareko Gerentea, Alfredo Calderón Teltronic-eko DI+G Zuzendaria, Aitor Sanchoyerto Grupo CYS-ko Proiektu Ingeniaria, Cristina Lumbreras EENA-ko Zuzendari Teknikoa, Pedro Anitua 112 Larrialdietako Larrialdi eta Metereologia arretarako Zuzendaria, Andoni Oleagordia Bilboko Udaleko Segurtasun Saileko Zuzendaria, eta Txema Unanue Osakidetzako Larriealdietako Zuzendari Gerentea izan ziren. Iñaki Goirizelaiak, UPV/EHU-ko Errektore Gorenak, jardunaldiari amaiera eman zion.