
Pasa den Apirilak 24an Laudioko LHUIko ikasleek Zaldiaran telekomunikazio zentroa ikusi zuten beren irakasleekin batera. Jarduera hau gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren barne dago.
Vitoria-Gasteizen hegoaldean, kilometro gutxitara eta mila metroko altitudean, Arabako lautada eta Trebiñu banatzen dituen mendikate menditsu luzea dago. Haren gailurrik enblematikoena, zalantzarik gabe, Zaldiaran da, eta hurbiltasuna zein tradizioa kontuan hartzen baditugu, gasteiztarren menditzat har dezakegu.
Zaldiaran Zentroaren bisita komunikazio dorretik hasi zen non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkieten. Era berean bi aspektu nabarmendu zituzten: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.
Bisitarekin aurrera egin zuten gela guztietatik pasatuz, garraioari, difusioari eta energiari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.
ITELAZPIk espero du gure inguruko ikastetxeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren bitartez.