
Lehiaketa berezia martxan jarri du Itelazpik. Datorren urtean bere egutegi korporatiboaren leloa “emakumea teknologian” izango da.
Itelazpi hainbat urtez mantentzen dabil gizartearekiko konpromiso irmoa, horrela, berdintasun-maila handiagoa duen gizarte baten garapenean lagunduz. Ekintza berezi eta adierazgarri gisa, urtero mahai-egutegi bat egiten dugu gai zehatz batekin; horrela, egutegi hori egunero ikusteak, gai honekin sentsibilizatu eta gizon eta emakumeen arteko Berdintasuna sustatzen lagunduko digu. Aurten, 2019ko egutegiak, 12 hilabeteetako bakoitzean, aukeratutako leloa gogorarazten duen egoera bat islatzen duen argazki bat jasotzea pentsatu dugu; hain zuzen ere, leloa hauxe da: “emakumea teknologian”.
Parte hartzeko jarraibideak:
Lehiaketa 16 eta 24 urte bitarteko lanbide-heziketako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago*. Jasotako argazki guztietatik hamabi (12) hautatuko ditugu, baina guztiak argitaratuko ditugu webguneko Berdintasun Atalean. Zuen parte-hartzea saritzeko, 12 argazkien artean, bat aukeratuko da, saritxo bat jasoko duena, Bilbo BBK Live Musika Jaialdirako 2 sarrera, hain zuzen ere. Argazkiak:
komunikazioa@itelazpi.eus helbidera bidali beharko dira,2018ko ekainaren 30a baino lehen.
*Parte-hartzeko betebehar hauen betetzea baieztatzen
dituen dokumentuak eskatu daitezke
