Iragandako abuztuaren 24an Ministroen Kontseiluak Lurreko Telebista Digitala eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko plana onartu zuen. Batzuen arabera, bereizmen handiko telebista eta 4G (4. belaunaldia) telefoniaren aldeko apustu irmoa da.
Plana prestatzean kontuan izan dituzte hurrengo puntuak: hiritarrei sor dakizkiekeen eragozpenak eta izan ditzaketen eraginak txikitzea, hiritar eta telebista operatzaileentzako kostu orokorra mugatzea, 4G telefonia mugikorraren ezarpena urtebetera aurreratzea inbertsioa eta berrikuntza erraztuz, baita teknologia honi lotutako lanaren eratzeari aurrerabidea emanez ere, bereizmen handiko telebista sustatzea, eta LTDari lotutako tresneriaren eta teknologien fabrikazioaren industriaren berrikuntza eta garapena sustatzea.
Hartuko diren neurriak
Ministroen Kontseiluak onartutako planaren barne dauden neurriak honakoak dira:
- Dibidendu digitalaren askapenerako aukeratu den data 2014ko urtarrilak 1 da. Honela, data honetatik aurrera 4G telefonia mugikorraren sare berrien hedapena erraztu egingo da.
- Telebistaren zerbitzua eskaintzeko egokitu diren fekuentziak gutxitu egin dira. Ondorioz, espektroaren erabilera eraginkorragoa bermatuko da, nahiz eta, aurrerapen teknologikoei esker, gaur egun dauzkagun tokiko telebista-kate kopuruaren emanaldia ziurtatuko den.
- Bereizmen handiko telebistaren kalitate handiaren eskaintza eta telebista digitalaren inguruko berrikuntza teknologiko gehiago sustatzen dira.
- Planari dagozkion jarduerak aurrera eramateko egutegia ezarri da.
2012ko azaroaren 7an ezagutarazi zen lehen aldiz LTDa sustatzeko planaren zati bat, CATSI Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Aholku Batzordearekin burututako ministro-bilera batean, non bertako hainbat elkartekidek, telebista prisatuen ordezkari UTECA eta FENITEL Instalatzaileen izenean kasu, aipatutako planaren aurka azaldu ziren.
Telebista pribatuen kasuan -10 multiplexadore (hainbat sarrera eta irteera bakarra dituen zirkuitua) espero ziren esparru-planean, eta 8ra murriztu dituzte ‘Inpulsa planak’ biltzen duenaren arabera-, hiru multiplexadorek (ME3, ME4 eta ME5) SD bereizmen estandarra duten seina programa emango dituzte gehienez. Eta 2 multiplexek (ME6 eta ME7), ordea, bereizmen handiko hiruna programa emango dituzte asko jota ere. Guztira, 18 bereizmen estandarreko programa gehi 6 bereizmen handiko programa, egungo 30 programatik gorako telebista-eskaintzaren kontra.
Multiplexadore berriek populazioaren %96ko estaldura 6 hilabetetan lortzea du helburu aipatutako egutegiak, Estatuko Aldizkari Ofizialak LTDaren tokiko plan teknikoak araututako errege-dekretua argitara ateratzen den unetik. Horrez gain, ondokoa xedatu du: dibidendu digitaleko frekuentzia-banda alturak erabilgarriak izango dira multiplexadoreentzako antenek populazioaren %85 betetzen duten are. Orduan aginduko dituzte frekuentzia-banda altuen erabileraren etenaldia. Hauxe da indarrean dagoen eguntegi bakarra.
Abantailak
Planak, bere bultzatzaileen arabera, oso ondorio ona izango du espainiako ekonomiarengan: hamabi mila milioi eurotik gora hurrengo urteetan, BPGaren %1 inguru litzatekeena. Europan 150.000 milioi euro espero dira. Horrez gain, 2015ean 4G telefonia mugikorraren sareen hedapena espero zuen plana 2014ko urtarrilerako ezarri da, urtebete aurreratuz.
Desabantailak
Zulo digitala are handiagoa egiten du plan tekniko berriak. Batetik, hedapen eremuak erabat ahaztu ditu (2. Zona, betebeharreko estalduraren portzentajeez aparte dagoena), eta bestetik, RTVE erakunde publikoaren betebeharrak lehengo %98tik egungo bereizmen handiko estaldura galdagarrira jaitsiz, %96 alegia.
Frekuentzia-antolaketa berria berandu azaldu da eta honi Dibidendu Digitalak eragina duen kate-emanaldieen etenaldia gehituz gero, egungo operatzailearen hedapen-denbora mugatu egiten zaie irratiei, beste hainbat administrazioren (tokiko edo autonomiko) denbora drastikoki murriztu egiten da aipatutako seinaleen hedapena burutu ahal izateko (errepikapena eta gap-fillersak), eta gutxieneko adierazpenera murrizten du aldibereko emanaldia (simulcast), instalatzaileek egokitzapenean egiten duten egundoko lana arinduz.