Francisco Ros Estatuko Telekomunikazio eta Informazioaren Gizarterako idazkariak adierazi duenez, Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) eta Interneten teilakatzeak inoiz baino negozio aukera hobeak eskaintzen dizkie ekintzaileei.
Impulsa TDTk egindako LTDaren azken txostenaren aurkezpenean, Rosek adierazi du Espainiaren modernizazio prozesua ez dela LTDarekin bukatzen. Gainera, uste du telebista digitalaren eta Interneten batzea aukera oso garrantzitsua dela telebista ikusteko era berri honetarako plataformak garatzera animatzen direnentzat.
Horren harian, txostenak gaineratzen du litekeena dela datozen hilabeteetan telebistaren eta Interneten arteko harremanak areagotzea, bai eskaintza areagotuko delako, baita herritarrek banda zabaleko komunikazioetarako sarbide maila altuagoa izango dutelako ere.
Bestalde, Eladio Gutierrez Impulsa TDTko presidenteak esan du bersintonizazio prozesua egiteko oso garrantzitsua izango dela Gobernuaren laguntza ekonomikoa; emisio analogikoak kentzerakoan erabilgarri gelditzen diren frekuentzia bandak liberatzeko egin beharko da prozesu hau.