LTDarekin sortu ziren kateen audientziaren hazkundeak gora egiten jarraitzen du martxoko itzalaldi analogikotik; hori horrela, abuztuan LTDko kateen kontsumoaren errekorra lortu da.
Hala, hilabete horretan lortu dute audientzia errekorra Clan TVE, Antena Neox, Antena Nova, FDF-T5, La Siete eta Veo7 telebista kateek, Barlovento komunikazio etxeak Kantar Mediaren datuekin egindako ikerketaren arabera. Ez daude ikerlan honen barruan abuztuaren azken astean sortutako Nitro eta Marca TV izeneko kateak.
Abuztua ere izan da telebista kontsumo gehien izandako hilabetea, iaz baino 10 minutu gehiago ikusi da. Zehazki, egunean, ikusle bakoitza 189 minutu egon da telebista aurrean.
Telebista gehien ikusi den autonomi erkidegoak dira: Aragoi (271 minutu egunero), Andaluzia (210 minutu), Kanariak (206 minutu), Balearrak (204 minutu), Katalunia (196 minutu), Balentzia (193 minutu), Gaztela-Mantxa (190 minutu) eta Asturias (190 minutu). Bestalde, Galizian (177 minutu), Murtzian (170 minutu), Euskadin (163 minutu) eta Madrilen (155 minutu) ikusi da telebista gutxien.