- • LTDren Plan Tekniko Nazionala onetsi duen 391/2019 Errege Dekretuarekin batera, 392/2019 Errege Dekretua argitaratu egin da, erkidegoen antenizazioa babesteko neurriak onetsi dituena.
- • Esleitutako zenbatekoa 150 milioi eurokoa da eta, gutxi gorabehera, 850.000 erkidegotan banatuko da, zehazki, 104,3 eta 677,95 euro bitarteko zenbatekoekin.

Joan den ostiralean, ekainak 21, Ministroen Kontseiluak LTDren Plan Tekniko Nazionala onetsi egin zuen (391/2019 ED). Planarekin batera, 392/2019 Errege Dekretua ere onetsi egin da, diru-laguntzen emakida zuzena arautzen duena. Diru-laguntza horiek emango dira 694-790 MHz (bigarren dibidendu digitalaren banda) bandaren liberazio-prozesuak ukitutako eraikinetan ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuak jasotzeko edo eskuratzeko beharrezkoak diren jarduketengatik ordaindu behar izandako gastuak konpentsatzeko, inolako diskriminaziorik gabe eta aukera-berdintasuneko baldintzetan.
Laguntzetarako esleitutako zenbatekoa 150 milioi eurokoa da. Laguntzak Estatu osoko 850.000 erkidego ingururi emango zaizkie, hain zuzen ere, 104,30 eta 677,95 euro bitarteko zenbatekoekin. Beheko mailan daude ekipamendu gehigarririk behar ez duten azpiegiturei emango zaizkien laguntzak, ukitutako aniztunen kopurua gorabehera. Zenbateko handiena emango zaien instalazioak ekipamendua sei aniztun digitaletan aldatzeko beharra dutenak izango dira.
Laguntzen tramitazioa
Laguntzen kudeaketa eta tramitazioa Red.es erakundeak burutuko du bere egoitza elektronikoaren bidez. Jabetza horizontalaren araubidearen menpeko edozein erkidegok eskatu ahalko ditu laguntzak. Soilik egokitu ahalko dituzte instalazioak Telekomunikazioetako Enpresa Instalatzaileen Erregistroak “A” eta “F” motekin sailkatutako enpresek.