
Itelazpik, sektoreko eragile nabarmena den aldetik, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du.
Telekomunikazioen Nazioarteko Eguna maiatzaren 17 guztietan ospatu da 1969tik, UIT – Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren sorrera eta 1865eko lehenengo Nazioarteko Hitzarmen Telegrafikoa ospatzeko. 2006. urtean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak data berean finkatu zuen Informazioaren Gizartearen Nazioarteko Eguna. Hain zuzen ere, egun horren helburua da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiltzeak gizarteei eta ekonomiei eskaini diezazkiekeen aukeren inguruko sentsibilizazioa areagotzea, baita arrail digitala murrizteko aukeren ingurukoa ere.
Hortaz, Itelazpirentzat, bere jarduera telekomunikazioetako sektorean garatzen duen sozietate publiko gisa, esanahi berezia duen egun bat da, zehazki, arrazoi hauengatik: sozietatea murgilduta dago bigarren dibidendu digitalaren plangintzan eta MPLS sarearen modernizazioan, zeinari esker zerbitzu desberdinak igorpen-zentroetatik igaro ahalko diren eta, horrez gain, gaur egun sortzen ari den Internet of Things teknologian oinarritutako etorkizuneko zerbitzuak ateratzeko prestatzen ari da. Hori guztia gure jarduera zuzentzen duten konpromisoak betez: gizartearentzako zerbitzua eta gardentasuna; pertsonen babesa; ingurumenarekiko errespetua; genero-berdintasunaren sustapena eta euskararen bultzada.
[gallery columns="4" link="none" ids="eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9JdGVsYXpwaV9EaWFNdW5kaWFsVGVsZWNvbV8xLmpwZyIsInRpdGxlIjoiSXRlbGF6cGlfRGlhTXVuZGlhbFRlbGVjb21fMSIsImNhcHRpb24iOiIiLCJhbHQiOiIiLCJkZXNjcmlwdGlvbiI6IiJ9,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9JdGVsYXpwaV9EaWFNdW5kaWFsVGVsZWNvbV82LmpwZyIsInRpdGxlIjoiSXRlbGF6cGlfRGlhTXVuZGlhbFRlbGVjb21fNiIsImNhcHRpb24iOiIiLCJhbHQiOiIiLCJkZXNjcmlwdGlvbiI6IiJ9,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9JdGVsYXpwaV9EaWFNdW5kaWFsVGVsZWNvbV84LmpwZyIsInRpdGxlIjoiSXRlbGF6cGlfRGlhTXVuZGlhbFRlbGVjb21fOCIsImNhcHRpb24iOiIiLCJhbHQiOiIiLCJkZXNjcmlwdGlvbiI6IiJ9,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9JdGVsYXpwaV9EaWFNdW5kaWFsVGVsZWNvbV8zLmpwZyIsInRpdGxlIjoiSXRlbGF6cGlfRGlhTXVuZGlhbFRlbGVjb21fMyIsImNhcHRpb24iOiIiLCJhbHQiOiIiLCJkZXNjcmlwdGlvbiI6IiJ9"]
