Itelazpiko zuzendari nagusia den Matxalen Lauzirika UNIRED Elkartearen presidentziaren lekua hartzeko izendatua izan da. UNIRED irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, ikus-entzunezko seinalearen hedapena garraiatzen duten sare-operadoreak integratzen dituena baita telekomunikazio-azpiegituren kudeatzaileak ere.

Joan de Otsailaren 14an UNIREDeko Batzar Orokorra elkartu da. Eguneko gaien artean Juan José Baños UNIREDeko presidentea izan den lekua hartuko duen pertsona izendatzearena zegoen. Juan José Bañosek joan den abenduan kargua utzi zuen. Bazkide guztien babesarekin Itelazpiko zuzendaria den Matxalen Lauzirika Jauregi izendatu zuten UNIREDeko presidentea. Presidente berriaren mandatua urte bukaerararte luzatuko da, hortik aurrera karguen berrikuntza prozesua irekiko da.
Elkartearen ekintza eraginkorra arlo desberdinen lan-taldeen bitartez burutzen da, proiektu eta ekimen zehatzak lantzen dituztenak. Aurten Elkarteak #UNIREDSummit ekimena martxan jarri du, lan-taldeentzako networking gunea, partehartzaileen arteko loturak indartzeko, kolaborazio aukerak identifitzeko eta baliozko jakintza sortzeko.

Itelazpi UNIRED elkartearen bazkide-sortzailea da 2006. urtetik. UNIRED irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, ikus-entzunezko seinalearen hedapena garraiatzen duten sare-operadoreak integratzen dituena baita telekomunikazio-azpiegituren kudeatzaileak ere (erakunde publiko gehienak).

