
Iragandako azaroak 29 osteguna, Oteiza Lizeo Politeknikoan Erdi Mailako Zikloa ikasten ari den 20 ikasleko taldeak Jaizkibel telebista-etxea ikusi zuen bere irakasle Ion Gurrutxagarekin batera. Jarduera hau gure Kalitatearen inguruko politikaren barne dago, interesa duten eta erantzunkizun soziala duten taldeekiko komunikazioarekin, eta ikasturte honetarako antolatu direnen artean lehenengoa izan da.
Eguraldia gorabehera, arropaz ondo babestuta, oinetako egokiak eta kaskoa jantzita, ikasleak telebista-etxeko gela guztietatik pasa ziren, Itelazpiko bi teknikarik garraioari, difusioari eta energiari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.
Komunikazio-dorrea, banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunen inguruan interesa erakutsi zuten bisitaren hasieran. Izandako irakasgaien osagarri gisa, informazioa igortzen den aretoan egin zuten geldialdi berezia, tokiko katearen LTD transmisorearen aurrean, eta osagai bakoitzaren ikuspegia izan zuten. Toki batean seinalearen estaldura eskaintzeko irrati eta telebista sarea nola antolatu berrikusi zuten, equiko transmisore, gap-fillers eta gap-fillers birsotzaileen arteko desberdintasunei buruzko galderak eginez. Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea eta EiTB Irratia FM-igorgailuen aurrean, Datuen Irrati Sistema (RDS) seinalea errazten duten kodifikatzaileak azaldu zizkieten, kotxeetako dial digitalean testu gisa agertzen direnak, eta musika entzuteari utzi gabe bidaiatzen uzten dietenak.
Bisitarekin aurrera egin zuten Tetra sare publikoa eta baserritar giroko Banda Zabalaren hedakuntzaren inguruko proiektuei buruzko azalpenak entzuten zituzten bitartean, eta harritu ere egin ziren Iberdrolaren elektrizitate-hornidurarekin arazoak sortuz gero talde elektrogenoak horren aurrean duen gaitasuna dela eta. Bisitan ateratako ondorioak bi aspektu izan ziren bereziki: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak. ITELAZPIk espero du gure inguruko ikastetxeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren bitartez.