GSMA Elkarteak kaleratu duen txostenaren arabera, 3G moduluen zabalkundeak aukera berriak eskainiako dizkie operadoreei eta sakelako banda zabalak eskaintzen dituen teknologietaz baliatu ahal izango dira. Txostenak operadoreak integratutako 3G teknologia ezartzera bultzatzen ditu etekin gehiago lortzeko.
Integratutako 3G teknologiak dituen abantailak ere nabarmentzen ditu txostenak eta operadoreak teknologia hori erabiltzera bultzatzen ditu. Sistema berriari esker, erabiltzaile eta operadoreek sakelakoentzako banda zabalak eskaintzen dituen abantaila guztiez gozatu ahal izango dute. Ikerketak argitzen duenez, 3G teknologiaren kostua 2G teknologiarena baino baxuagoa da eta teknologia ordezkapenak sortzen dituen kostuak ere indargabetzen ditu.
Integratutako sakelako telefonoak aplikazio eta aukera berriak erabili ahal izatea eragingo du. Gainera, sakelakoentzako banda zabalak eskaintzen dituen teknologiez baliatzeko aukera ere eskainiko die operadoreei.
Jada zabaltzen hasi den teknologia da hori, eta oraindik ere 2G teknologia nagusi den arren, 3Gak gero eta erabilpen gehiago ditu eta eskaintzen dituen abantailak ere nabariak dira. Besteak beste, teknologia berriak hobeto jasotzen ditu etorkizunean integratutako sakelakoek sortuko dituzten eskaerak. 3Garen erabilpena gero eta handiagoa da osasun zerbitzuetan, automozioko hainbat alorretan eta elektronikako zerbitzu eta produktuetan.
Ikerketa integratutako sakelakoen industrian parte hartzen duten 23 pertsonei egindako elkarrizketetan oinarrituta egin da.