
Itelazpik bere Zamudioko egoitzan hartu du Sri Lankako Gobernuko Telekomunikazioetako Saileko arduradun teknikoa, bere gobernuko zenbait zerbitzurentzat antzeko sare bat ezartzean interesa daukana. TELTRONIC da Itelazpi sarean erabiltzen den TETRA ekipamendua fabrikatzen duen enpresa; horren eskutik, Sri Lankako Gobernuak aukera izan zuen ITELAZPIk ezarri duen TETRA azpiegitura ezagutzeko, baita abian jarri den zerbitzu publikoko eredua ere.
Bisitan, Itelazpiko zuzendari nagusia den Matxalen Lauzirikak eta TETRAko arloko ingeniaritzako langileek hartu zuten parte. Horiek kudeatzen dute EAEn estaldura globala duen sarea, komunikazio kritikoetako zerbitzuak ematen dizkiena trenbide-garraioko enpresa publikoei, adibidez, Metro, ETS eta Eusko Trenbideak enpresei, baita anbulantzien zenbait zerbitzuri ere. Gainera, sareak Eusko Jaurlaritzako Meteorologia Sailari eta Bilboko Ur Partzuergoari ematen die datu garraioa.
