
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen duen Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren bosgarren edizioko antolaketa batzordeak eta epaimahaiak, María Ángeles Martín Prats Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritza Elektronikoko irakasle titularrari eman diote 2018ko saria. Sevillako Unibertsitateko Tecnología Electrónica TIC-109 ikertaldeko kidea da 1996tik eta aeronautikako ikertaldea zuzentzen du 2003tik. Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria estatu mailakoa da. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eratu zuen ikerketa eta garapen teknologikoaren esparruko emakumeen bokazioak sustatzeko, bizitzako esparru guztietan eta gizarte garapenean teknologiari ospea emateko, eta zeregin eta ikasketa horietan emakumeek gizateria osoari egiten dioten ekarpen eta lorpenei balioa emateko. Saria 3.000 eurokoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, IK4ren, eta Emakunderen babesa du, baita Innobasque-rena eta Basque BioCluster-ena ere. Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian.
