
Teknologia sektoreko eta tren-industriako hainbat nazioarteko enpresek ITELAZPIren instalazioak bisitatu dituzte azaroa eta abenduan. Haien artean tren-industriako Alstom eta Ansaldo enpresak, Londreseko Heathrow aireportuko ordezkaritza bat, Tetra sektoreko Sepura enpresa, eta Pasto hiriko (Kolonbia) garraio publikoko arduradunak izan dira. Bisita gehiago espero dira datorren urtarrilerako.
Bisiten helburua, ITELAZPIk bere bezero Metro Bilbaorekin eta Teltronic kide teknologikoarekin, arrakastaz egindako LTE proba pilotua ezagutaraztea izan da. Horrez gain, ITELAZPIk lantzen duen TETRA sarea aurkeztu zitzaien, EAEko erakunde publikoei Tetra bidez ematen dizkien zerbitzu eta aplikazioekin batera.
Egunaren lehen zatian, ITELAZPIko Tetra zerbitzuaren arduradunek bertan kudeatzen den Tetra sareko hainbat alderdi erakutsi zizkieten bisitariei, eta nodo zentralean zein kontrol eta monitorizazio gelan izan ziren, zerbitzuaren funtzionamendua zehatz-mehatz erakusteko.
Ondoren, ITELAZPIk LTE proba pilotuaren irismena azaldu zuen, eta bertan probatutako funtzionalitateen denbora errealeko erakustaldi bat egin zen. Horrenbestez, taldeko elkarrizketen komunikazio operatibo baten demostrazioa egin zuten, LTE eta Tetra teknologiak integratuta; gainera, bideo transmisioa bat ere egin zen, mugimenduan eta denbora errealean, trenean zein nasetan instalatutako kamerekin egindako irudiekin, eta LTE teknologiarekin smartphone-k grabatutako bideo irudiekin. Proiektuaren berritasuna transmisio multimedia hori (LTE-4G) misio kritikorako TETRA sareen teknologian integratuta egotean datza, eta horrek hain zuzen zerbitzuari segurtasun eta jarraitasun mailarik handiena ematen dio.
Enpresa guztietako ordezkaritzak oso pozik eta esker oneko agertu zen bisitarekin.
Proba pilotua lurpeko LTE misio kritikoko sare pribatu baten instalazioan datza, Metro Bilbao metro lineako bi geltokiren artean hain zuzen. Sarea ITELAZPIren Tetra sarearekin integratuta dago, eta, alde batetik, banda zabaleko zerbitzuen transmisioak ahalbidetzen ditu, esaterako, bideo irudiak mugimenduan eta denbora errealean, eta, bestetik, LTE komunikazioak eta Tetra zerbitzua integratzea ahalbidetzen du. Beraz, erabiltzaileei misio kritikoko zerbitzu integrala eskaintzen zaie, zeinak gure bezeroen beharren multzo osoari erantzuten dion, zerbitzu aurreratuak eta teknologikoki punta-puntakoak eskainiz.