- • Telebista saio baten garraio eta hedatze zikloak jasotzen ditu.
- • Programa nahieran ikusteko moduan dago Teknopolis webgunean.
Joan den asteburuan, Teknopolis zientzia eta teknologia ezagutzarako programak Itelazpik garatzen duen jarduera nagusietako bat jorratu zuen: irrati eta telebista seinaleen garraioa eta hedapena.
Kapituluan, Matxalen Lauzirikak, Itelazpiko Zuzendari Nagusiak, eta telebistako seinalearen bizi-zikloa koordinatzeaz arduratzen diren profesionaletako batzuk, prozesu konplexu hau garatzeko atalak azaldu zituzten modu ulergarrian: ekoizpena, ekarpena, banaketa eta hedapena.
Programa berriro ikus daiteke nahierara Teknopolisen webgunetik, hurrengo esteka hauetan:

Iñigo Pérez, Itelazpiko zuzendari teknikoa sareko operazio eta ikuskaritza gelan, ekipoak eta sareak urrutitik nola kudeatzen ditugun azalduz.

Iñigo Adarraga, Itelazpiko hedapen arduraduna, Zaldiaran hedapen zentroan (Araba), telebistako emanaldiak antenan nola jarri azaltzen.

Jorge Perez, Itelazpiko garraio arduraduna, EiTBren eraikineko areto teknikoan (Bilbo), telebistako emanaldien garraioa nola hasten den azaltzen.