- • 1966. urteaz geroztik, azaroaren 21ean Telebistaren Munduko Eguna izaten da.
- • Itelazpi arduratzen da EiTB taldearen telebista emankizunak zabaltzeaz, eta Euskadin 2. Dibidendu Digitala garatzeko jarduera teknikoak koordinatzen ditu.

Gaur, azaroak 21, Telebistaren Munduko Eguna da; Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1966. urtean izendatu zuen eguna, bakeari, segurtasunari, garapen ekonomikoari eta gizartearekin eta kulturarekin lotutako gaiei buruzko saioak mundu osoan elkartruka daitezen bultzatzeko asmoz.
Itelazpik funtsezko eginkizuna betetzen du Euskadiko ikus-entzunezkoen panoraman; izan ere, zeregin nagusia EiTB taldearen telebistako eta irratiko seinaleak Euskal Autonomia Erkidegoan zabaltzea da, baita Estatuko gainerako kateenak ere, bere ardurapeko hedapen guneetan.
Aurten, Telebistaren Munduko Egunak esanahi berezia du, Euskadin 2. Dibidendu Digitalaren garapen bete-betean izango baita (webgunerako esteka) eta, Europako jarraibideei jarraikiz, LTD lurreko telebista digitala beheragoko frekuentzia banda batean kokatuko du, telefonia mugikorraren 5. belaunaldiak aurrera egin ahal izan dezan.Prozesu horretarako, instalazio komunitarioak egokitu egin beharko diraberriro ere, eta telebistak berriz sintonizatu.Prozesua burututakoan, telebistaren orain arteko eskaintzaz gain, herritarrek prestazio berriez baliatzeko aukera izango dute, emankizunen kalitatea hobetzeko teknologiak txertatuko direnez.
Dagokion eskumenen eremuan, Euskadin 2. Dibidendu Digitala behar bezala garatzeko beharrezkoak diren lan teknikoak koordinatzen ditu Itelazpik.
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
https://es.wikipedia.org/wiki/D%C3%ADa_Mundial_de_la_Televisi%C3%B3n
https://www.un.org/es/events/televisionday/