ITELAZPI eta ETS Euskal Trenbide Sareak sinatutako hitzarmenari jarraiki, 2012 urtean zehar Lasarte – Hendaia lineako trenak ITELAZPIren TETRA zerbitzua erabiltzen hasi dira. Topo gisa ezaguna den linea pixkanaka Donostiako Metroa bihurtzen ari denaren jatorria da, hainbat linea, lurperatze gehigarri, maiztasun-hobekuntza, eta Donostialdeko hiritarrei hurbilaraziko zaizkien zerbitzurekin alegia, urrian martxan jarri zen Intxaurrondoko lurpeko geltoki berria kasu. 900 serieko tren bakoitzak hobekuntza nabarmenak ditu funtzionamendu eta erosotasunari begira.
Lineako zerbitzu tekniko eta segurtasun zerbitzuek TETRA komunikazioak erabiltzen dituzte ibilbidean zehar. Era berean, EuskoTrenek bere 900 serieko tren berriak egungo sistema analogikoa ordezkatuko duen TETRA zerbitzu integratuarekin hornitu ditu, ETSren aginte-postuarekin harremanetan jarri ahal izateko. Trenbidearen ibilbidean zehar estaldura osoa izateko, ITELAZPIk lineako hainbat tuneletan zabaldu du bere sarea. ITELAZPIren TETRA sare berrienaz gozatzen ari dira ETS eta EuskoTren, hots; ahots-komunikazioaren kalitatea hobetzen du, eta urrutiko kontrolaren eta datu-transmisioaren funtzionaltasun berriak gehitzen ditu, inguruko tren-garraioaren kalitatea modu eraginkorrean mantzenduz.