Mundu mailako irismena duen RAILLIVE! Azoka BECen egin zen martxoaren 5etik 7ra bitartean eta trenbideko garraioaren eragile nagusiak bildu zituen, telekomunikazioetako teknologian ari diren enpresak tartean, zerbitzuek behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak direnak.

Hitzaldiaren izenburua “Berebiziko komunikazioak garraio sektorean” izan zen. Funtsezkoak diren komunikazio-sareen espezifikazioei eta ohikoak diren bestelako telefonia-sareekin alderatuta eskaintzen duten balio erantsiari buruzko azalpen sakona eman zuen hitzaldian. Balio erantsi hori da Tetra teknologia trenbide sektoreko erreferente bilakatu duena (metroan, trenean, tranbian eta abar), garraiobideetako profesionalek komunikatzeko erabiltzen duten sistema modura. Metro Bilbao, Eusko Trenbide Sarea (ETS) eta Euskotren aipatu zituen adibide arrakastatsu modura, guzti horiek Itelazpiren Tetra sarea erabiltzen dutelarik.


