Madrilen, 2016ko azaroaren 21ean.
Joan den azaroaren 14an, UNIREDek ikus-entzunezko sektorearen ordezkaritza zabal bat bildu zuen “UNIRED I FOROA – Telebista Unibertsal eta Doakoaren alde” jardunaldian; horren ostean, elkarteak Lurreko Telebista Digitala defendatzeko ekimenak bultzatzen jarraitzen du, oraingoan, Telebista Irekia taldean sartuz. Atzoko jardunaldian, taldea Industria Batzordearen aurrean aurkeztu zen eta hauek dira taldea osatzen dutenak: UTECA, Cellnex, Fenitel, Televés, FAPAE, CCOO, Kazetarien Sindikatua, Unired, Telebistaren Akademia, PATE, Komunikazioaren Erabiltzaileen Elkartea, ICMedia eta Tryo. Ekitaldi horren ondorioz, Telebista irekiaren etorkizunarekiko konpromisoa sinatu dute batera.


Telebista Irekia taldearen helburua da Bigarren Dibidendu Digitalaren prozesuan ikuspegi bereizgarri bat eskaintzea eta esleipen berria interes orokorra errespetatuz eta herritarrentzako eta ukitutako eragileentzako bermeekin egiten dela ziurtatzea.
Ricardo Sixto, Diputatuen Kongresuko Industria Batzordeko presidentea, izan da ekitaldia zuzendu duena; ekitaldi horretan Simmona Martorellik hartu du parte, Italiako Irrati Telebista Publikoko Nazioarteko Harremanetarako zuzendariordea.
Europar Batasuna UHF Bandaren erabileraren inguruan eztabaidatzen ari da; horri buruz hartzen den hurrengo erabakiak LTDren espektroa berriz murriztea ekarriko du, telefonia mugikorreko operadoreei esleitzeko. Horren ondorioz, maiztasunak berriz kokatu beharko dira eta horrek, zalantzarik gabe, herritarrei eragingo die.
Hauek dira Telebista Irekiaren demandak hurrengo urteetan sarbide unibertsaleko telebista irekia bermatzeko:
- Epe luzerako segurtasun juridikoa, Bigarren Dibidendu Digitalaren eta telebistaren industriak egin beharko duen inbertsio ziklo berriaren erronkei aurre egiteko. Hortaz, funtsezkoa da, gutxienez 2030era arte, sub-700 MHz bandaren espektroa LTDera esleitzea bermatzea.
- Arrazionaltasuna egutegian Bigarren Dibidendu Digitala hasteko. Migrazio prozesurako estatu mailako ibilbide-orriak igorpenak berriz kokatzea eta etxeetako harrera-instalazioak sintonizatzea eta egokitzea eskatzen du; hala, ezinbestekoa da ibilbide-orri hori disruptiboa ez izatea eta ahalik eta eraginik eta kostu ekonomikorik txikienak izatea herritarrentzat eta ukitutako eragile desberdinentzat. Zentzu horretan, aurreikusten da 2022 izango dela prozesuaren azken data aldaketa behar bezala jakinarazi ahal izateko, lan desberdinak errazteko eta inbertsioak optimizatzeko.
- Oreka ekonomikoa. Orekatutzat eta beharrezkotzat jotzen da lege-mekanismo egokiak ezartzea telefonia mugikorreko zerbitzu-operadoreei orain LTDk okupatzen duen 700 MHz bandaren espektroa adjudikatzeagatik lortutako funtsen zati bat herritarren eta ukitutako eragileen kostuak konpentsatzeko erabiltzea, 700 MHz Bandaren LTD zerbitzuen migrazio behartua dela-eta.
Lurreko Telebista Digitala Europako ikus-entzunezko ereduaren oinarria da; eredu hori sarbide unibertsalekoa da, askea eta doakoa. Gizartea egituratu eta kohesionatzen duen elementu bat da eta hazkundea, berrikuntza eta enplegua sortzen ditu.
250 milioi pertsonatik gorako audientziarekin, Europako herritar gehienek telebista zuzenean ikusteko aukeratzen duten plataforma da. Ikus-entzunezko edukiak banatzen dituen plataforma honek estaldura handia eta informaziozko eta entretenimenduzko eskaintza anitza ikusteko sarbide askea eta doakoa konbinatzen ditu; bertan, zerbitzu publikoko telebista eta telebista komertziala elkarrekin bizi dira. Azpimarratu behar da plataforma horrek bakarrik egiten duela hori.