
#UNIREDSummit19 izendapenarekin, urtero, lan-taldeek agindu dizkieten proiektuen ondorio nagusiak aurkezten dituzte.
Joan den apirilaren 2an, Madrilen, UNIREDen lan-taldeen II. bilera ospatu egin zen, #UNIREDSummit19 izenekoa. Jardunaldi horretan, ezarritako interes komuneko arlotan garatutako proiektuen ondorioak aurkeztu ziren: broadcasting, komunikazio kritikoak, Gauzen Interneta, azpiegiturak eta kokokapena, informazio-sistemak eta jasangarritasuna. Horrez gain, saioak proiektu berriak zehazteko eta aurtengo lan-taldeak abiarazteko balio izan zuen.
[caption id="attachment_78756" align="alignnone" width="900"]
Jardunaldiaren irekiera UNIREDen presidentea eta Itelazpiren zuzendari nagusia den Matxalen Lauzirikaren eskutik.[/caption]
UNIRED Estatuko eremuko elkarte bat da eta erkidego-oinarriko irrati-komunikazioko azpiegituren operadoreak batzen ditu, zehazki, erkidego hauetakoak: Galizia (RETEGAL); Balear Uharteak (IBETC); Andaluzia (AXIÓN); Gaztela Mantxa (TELECOM CLM); Nafarroa (NASERTIC); Aragoi (AST) eta ITELAZPI Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean. Izan ere, Itelazpi da orain elkartearen presidentzia duena. UNIREDen helburua da sektorearen aurrean ahots bakarra izatea, elkarteko kideen interes komunak defendatzea eta balioa eranstea ezagutza sortuz, esperientziak partekatuz eta sinergiak baliatuz.
