Ikerketen arabera Internet mugikorraren datuen trafikoa hirukoiztu egin da azken urtean. Errendimendu handiko sareen hazkundea bizkortzen ari duen banda zabalera mugikorra eta telefono adimenduen gorakada izan daitezke horren eragileak.
Horrela adierazi du Ericsson markako telefono mugikorren fabrikatzaileak. Halaber, errentagarritasuna handitzeko, operadoreek mugikorrentzako banda zabaleraren eskaintza hobetu behar dutela gaineratu du. Aipatzekoa da, gaur egun banda zabalera mugikorraren harpidetza %10ekoa bakarrik dela.
Hala ere, nahiz eta harpidetza %10ekoa izan, Internet mugikorraren trafikoaren gero eta zati handiagoa hartzen ari da, eta azken urteko ahotsarena baino hamar aldiz azkarrago hazi da.
Datu mugikorren trafikoak gora egiten jarraitzen du, eta 2009ko abenduan trafiko mota horrek ahots trafikoa gainditu zuen, Ericssonek gaineratutakoaren arabera.
Banda zabalera mugikorraren hazkundea eta mozkinak begi-bistakoak dira Hakan Eriksson Ericssonen presidenteordearen aburuz, eta, “banda zabalera mugikorraren negozio eredua errentagarritasuna eta lehia desberdintasuna areagotzeko era bihurtzen ari da, kalitate handiagoko kalitate zerbitzu baten bidez”, gaineratu du.