Zuhaitz Egunaren barnean herri hauetako 120 ikasle inguruk dezenaka zuhaitz landatu dituzte Gizarte Publikoak kudeatzen dituen bi errepikagailutako lursailetan. Honela, Itelazpik ingurumenarekiko errespetuaren hedapenarekin duen konpromisoa mantendu eta bermatu egiten du gazteenen artean.
Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio elkarte publikoak oso politika zorrotza du Ingurumenaren errespetuarekiko eta arretarekiko, eta bi helburu nagusi bete nahi ditu hauekin: gune bat beharrezkoa den tokian eragina ahalik eta gehien gutxitzea, eta ingurumenean ordain positiboa lortzeko jarduerak burutzea.
Azkenengo xedearen adibide gisa badugu ondoko datu esanguratsua: 2010. urtean bakarrik Itelazpik hainbat espezietako 196 arbola landatu zituen eta hauek 16.000 kg karbono dioxido baino gehiago xurgatu dituzte.
Baina hau ez da ekimen bakarra. Itelazpik gure ingurumenarekiko dituen konpromisoetako batzuk hurrengoak dira: zurezko balizen eta bazter-babesen instalazioa, eraginkortasun energetikoa duen ekipamendua lortzea, erosketa publiko berdea gauzatzeko irizpideak gure agirietan sartzea, eta guneen alimentazio energetikoa ordezko energien bitartez erdiestea.
Urrunago joateko saiakeran eta gazteenen artean ingurumenarekiko era honetako konpromisoak zabaltzeko, aurreko otsailaren 24an eta martxoaren 1ean 2012ko Zuhaitz Eguna ospatu zen. Orioko eta Galdakaoko ikastoletako ikasleak gonbidatu zituzten Eusko Jaurlaritzako errepikagailu bitako hainbat arbola espezie landatzera.
Jardunaldi hauetan zein motatako arbolak aukeratu zituzten eta honen zergatia azaldu zieten hirurogeina ikaslek osatutako bi talderi. Era berean, gure eguneroko bizitzan ingurumenarekiko errespetua nork bere gain hartu behar duela azpimarratu zuten.
Foru Aldundiek txalotutako esperientzia hauen arrakasta ikusirik, Itelazpik hiru egun antolatu ditu 2013rako, bana Lurralde Historiko bakoitzean. Aipatutako lurralde-erakundeen berariazko lankidetza izango du egun hauek antolatzeko.