UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolaren erakusketa
Euskal emakumeak zientzian eta teknologian
Joan den urtarrilaren 30ean, “Emakumea Teknologian” erakusketa inauguratu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Bertan, zientzia eta teknologian erreferente diren eta UPV/EHUko irakaskuntzari lotuta dauden euskal emakumeen 33 ilustrazio biltzen dira.
Datorren martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai erakusketa, eta emakumeen hiru belaunaldi erakusten ditu (aitzindariak, egungo irakasleak eta doktoregaiak). Belaunaldi horiek Euskadiko talentu femenino zientifiko-teknologikoaren isla izan dira eta izango dira.
Inaugurazio-ekitaldiak Itelazpiren berdintasunaren aldeko sentsibilizazio-mahaiaren egutegiaren 2024. edizioa aurkezteko ere balio izan zuen. Egutegia 2017. urtetik ari da egiten, eta David Fernández egilearen irudiak ikus daitezke bertan.
Ekimen honekin, Bilboko Ingeniaritza Eskolak (UPV/EHU) eta Itelazpik bat egin dute otsailean STEAM mugimenduaren inguruan egingo diren ekimenekin. Ekimen horiek otsailaren 11n izango dute punturik gorena, Zientzian Emakumeen eta Neskatoen Nazioarteko Eguna dela eta.