

- Datorren ostiralean, azaroak 18, Euskaraldiaren hirugarren edizioa hasiko da, eta Itelazpik 3 Arigune inskribatu ditu.
- Itelazpik bere langileak bildu ditu euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza gisa bultzatzeko konpromisoa adierazteko.
Datorren ostiralean, azaroak 18, hasiko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, Hitzez egiteko garaia lelopean. Bi asteko iraupena izango du, eta abenduaren 2an, ostirala, amaituko da, Euskararen Egunaren bezperan. Itelazpik aurreko edizioak ospatu ditu, eta kanpaina honetan ere bat egin du hiru lantalde edo Arigunen inskripzioaren bidez.
Euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza gisa bultzatzea da Itelazpiren ardatz estrategikoetako bat 21-24 aldirako. Euskaraldia aukera paregabea da lanaldian zehar euskarazko harremanak sendotzeko. Itelazpikoak bat datoz hizkuntza normalkuntzaren arrakasta pertsona guztien ekarpena dela esatean. Hori dela eta, langileak ekitaldi sinboliko batean bildu dira, beren konpromiso irmoa islatzeko; horretarako, pertsonek beren gaitasunaren arabera garatuko dituzten bi rolak identifikatzen dituzten panelen bidez argazkiak atera dituzte: ahobizi edo belarriprest.



