

- #ItelazpiEuskaraz Topaketa izeneko topaketak balio katean hizkuntza-kudeaketaren garrantzia azaltzeko balio izan zuen.
- Hamaika enpresa hornitzailek hartu zuten parte saioan, eta MendiFilm Festival eta Baserri Antzokia eta Elhuyarren laguntza izan zuten.
- Topaketak Euskaraldiaren amaiera eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ere balio izan du.
Joan den ostiralean, abenduaren 2an, amaitu zen Euskaraldia, euskararen erabilera sustatzeko gizarte ekimena, eta Itelazpik hiru Arigunerekin bat egin du. Hurrengo egunean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Bi mugarri horiek ospatzeko, Itelazpik bere enpresa hornitzaile nagusiak deitu zituen hizkuntza-kudeaketari eta balio-katean dituen inplikazioei buruzko saio batera, non enpresa hornitzaileak funtsezko kate-maila diren.
#ItelazpiEuskaraz Topaketa izeneko topaketan Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusia izan zen buru, eta MendiFilm Festival eta Baserri Antzokia erakundeen laguntza izan zuen. Aitor Elduaienek, MendiFilm festibaleko prentsa arduradunak, abenduaren 9tik aurrera Bilbon egingo den mendi zinema jaialdian bi hizkuntza ofizialak nola integratzen diren ezagutzera eman zuen. Bestalde, Xabier Goienetxe Baserri Antzokiko lehendakariak Txorierri inguruan euskara sustatzeko proiektu soziokulturala ezagutzera eman zuen. Azkenik, Mikel Guridik, Elhuyarreko aholkulariak, Itelazpik abian jarritako jarduerak eta euskararen erabileran elkarrekin aurrera egiteko gune nagusiak ezagutzera emateko gune bat dinamizatzen lagundu zuen.
Itelazpik bereziki eskertu nahi die topaketan parte hartu duten pertsona eta empresa guztiei.
Enpresa hornitzaile parte-hartzaileak:
- ELDU
- KOROSLTEL
- TELTRONIC
- ALTEL
- TRIESA
- ENTELGY
- ONDOAN
- PREVITEK
- EZENTIS
- GRUPO CYS
- INGENIERÍA TELCO



