
Pasa den Maiatzaren 25ean Bilboko Peñascal Kooperatibako ikasleek Oiz telekomunikazio zentroa ikusi zuten beren irakaslearekin batera. Jarduera hau gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren barne dago.
Bizkaiaren erdian, iparraldetik Durangaldeko eskualdearekin mugan, Oizko mendigunea dago, bertan aurkitzen da ITELAZPIk kudeatzen duen Telekomunikazio Zentroen Sareko zentro nodal nagusietako bat.
Oiz telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan zuten non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkieten.
Era berean bi aspektu nabarmendu zituzten: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.
Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu zituzten baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.
ITELAZPIk espero du euskal gizarteak orokorrean, eta bereziki gure inguruko ikastetxeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren bitartez.


