
Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren barne, pasa den Azaroak 4an AVITELeko (Bizkaiko Telekomunikazio Instalatzaile Elkartea) elkartekideek eta AVEITEL (Gasteizko Telekomunikazio Enpresari-Instalatzaile Elkartea) eta ADITEGIko (Gipuzkoako Telekomunikazio Elkartea) ordezkariek Oiz telekomunikazio zentroa ikusi zuten. Jardunaldi honetan gainera Angel Mari Aguirrezabal EiTB-ko Sare Arduradunari esker ona eman eta errekonozimendua egin zitzaion urteetan zehar bai ITELAZPI eta bai Telekomunikazio Instalatzaile Elkarte desberdinen solaskide izan delako.
Bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan zuten non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkieten.
Era berean bi aspektu nabarmendu zituzten: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.
Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu zituzten baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen zizkieten bitartean.
ITELAZPItik eskerrak eman nahi dizkiogu elkarteari bisitagatik eta espero du euskal gizarteak orokorrean, eta bereziki gure jarduerarekin erlazioa duten erakundeek guganako interesa izaten jarraitzea, eta ahalik eta ongien zaintzen saiatuko gara Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren bitartez.