
Bere gizarte-konpromisoen artean, ingurumena da Itelazpiren lehentasun nagusietako bat eta, urtero, dagokion kudeaketa-planaren bidez, zenbait neurri ezartzen ditu jarduera garatzen duen ingurune naturala hobetze aldera.
“Berrerabili ezin baduzu, uka ezazu”. Protagonista erabili eta botatzeko plastikoa delarik, ekainaren 5ean, Nazio Batuek sustatutako Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, hain zuzen ere, jakin badakigulako giza-ingurunearen babesa eta hobekuntza funtsezko kontu bat dela, herrien ongizateari eta mundu osoko garapen ekonomikoari eragiten diona. Aurten, herrialde anfitrioia India da eta aukeratutako gaia honako hau: Plastikoaren #KutsadurarikGabe. Urtero, 8 milioi tona plastiko isurtzen dira ozeanoetara eta horrek itsas-bizitza zein gizakion bizitza mehatxatzen ditu eta ekosistema naturalak suntsitzen ditu. Helburua da ozeanoetara isurtzen den plastiko kopurua murrizteko beharraren inguruan kontzientziatzea.
Itelazpik konpromiso irmoa dauka ingurune naturalarekin eta badaki bere jarduerak ingurumenean eragiten duela (bestalde, hori saihestezina da); hortaz, zenbait jarduera burutzen ditu ekintza hori arintzeko eta, horien artean, hauek nabarmendu daitezke:
- – Zuhaitzen landaketa (guztira, 1800) eta landaketa horiek egin diren lursailen segimendua.
- – Hondakinen tratamendua eta kudeaketa (gasolioa, bateriak, txatarra, materia organikoa, papera, plastikoa, etab…).
- – Energia hornitzeko sistema hibridoaren instalazioa.
- – CO2 emisioen murrizketa.
- – Baso-pistetako belar-sastraken garbiketa.
- – Ibilgailu hibridoak txertatzea.
- – Desinstalatutako igorpen-zentroetan aisialdirako espazioak berreskuratzea eta informazioko mahai tematikoak instalatzea.
- – Ikastetxeetako ikasleei zuzendutako ingurumenaren inguruko sentsibilizazioa, gidatutako bisiten programaren barruan.
- – Enpresa hornitzaileei zuzendutako ingurumenari buruzko prestakuntza.
- – Ingurumenaren inguruko etengabeko prestakuntza langileentzat.
Itelazpik burututako ingurumen-ekintza EMAS arauak aitortzen du baita Karbono-aztarnaren Erregistroan sartu izanak ere.


[blank_spacer width=”1/1″ el_position=”first last”]
[caption id="attachment_76301" align="alignnone" width="600"]
Deba Lastur Telekomunikazio Zentroa[/caption]
[caption id="attachment_76300" align="alignnone" width="600"]
Narbaiza Telekomunikazio Zentroa[/caption]
[caption id="attachment_76302" align="alignnone" width="600"]
Olano Telekomunikazio Zentroa[/caption]
[caption id="attachment_76303" align="alignnone" width="600"]
Hirumugeta Telekomunikazio Zentroa[/caption]
