Itelazpiren 2018ko Kudeaketa-planak 2017-2020 epe estrategikoaren bigarren ekitaldiari dagozkion ekintza teknikoen hedapena jasotzen du. Bigarren dibidendu digitalaren plangintza, FM publikoa irratiaren berritzea, IoT zerbitzu berrien definizioa eta garraio-sarea IP-MPLS teknologia berrira migratzea izango dira sozietatearen profesionalek garatuko dituzten jarduera nagusiak.

Itelazpik 2018ko Kudeaketa-plana argitaratu du, 2017-2020 Plan Estrategikoa hedatzen duena, 2018. urteari dagokionean. Kudeaketa-planak honako eremu hauetan garatu beharreko ekintza tekniko nagusiak jasotzen ditu:
– Irrati- eta telebista-hedapena
– Larrialdietako komunikazioak
– Zerbitzu berrien garapena
– Azpiegitura fisiko eta logikoak (komunikazio-sareak; energia-sistemak eta azpiegitura fisikoen egokitzapena)
Bigarren dibidendu digitalaren plangintza eta FM irrati publikoaren ekipamenduaren berritzea izango dira jarduera nagusiak irrati eta telebistako zerbitzu garraiatzaileen eremuan. Garraio-azpiegitura logikoen barruan, MPLS teknologiaren gaineko sarearen digitalizazioan aurrerapausoak ematen jarraitzea aurreikusi da. Berrikuntzaren eta zerbitzu berrien garapenaren eremuan, azkenengo bi urteotan burututako egoeraren azterketaren eta zaintza-lan zorrotzaren ostean, lehenengo kontzeptu- eta pilotaje-frogak hasiko dira; hain zuzen ere, horiek ahalbidetuko dute etorkizun hurbilean IoT (Internet of Things) zerbitzu berrientzako estaldura-sare baten hedapena. Aurretik aipatutako ekintza berezien osagarri gisa, sozietatearen esfortzuaren zati handi bat bideratzen da sareko sistemak mantentzera eta zerbitzuen kalitatea bermatzera.
Halaber, Kudeaketa-planak gizarte-erantzukizun korporatiboaren eremuan burutuko diren ekimen nagusiak jasotzen ditu. Dokumentua eskuragarri dago sozietatearen gardentasunaren web-atarian.
[gallery columns="4" link="none" ids="eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9TRVJBTlRFUy00ODYyLmpwZyIsInRpdGxlIjoiU0VSQU5URVMgNDg2MiIsImNhcHRpb24iOiIiLCJhbHQiOiIiLCJkZXNjcmlwdGlvbiI6IiJ9,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9KQUlaS0lCRUwtMTkwNi5qcGciLCJ0aXRsZSI6IkpBSVpLSUJFTCAxOTA2IiwiY2FwdGlvbiI6IiIsImFsdCI6IiIsImRlc2NyaXB0aW9uIjoiIn0=,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC9JT0FSLTY1MTQuanBnIiwidGl0bGUiOiJJT0FSIDY1MTQiLCJjYXB0aW9uIjoiIiwiYWx0IjoiIiwiZGVzY3JpcHRpb24iOiIifQ==,eyJ1cmwiOiJodHRwOlwvXC93d3cuaXRlbGF6cGkuZXVzXC93cC1jb250ZW50XC91cGxvYWRzXC8yMDE0XC8xMVwvb3JkdW5hLTgyNzEuanBnIiwidGl0bGUiOiJvcmR1bmEgODI3MSIsImNhcHRpb24iOiIiLCJhbHQiOiIiLCJkZXNjcmlwdGlvbiI6IiJ9"]