Itelazpik bere webgune berria aurkeztu du. Webgune berriak hobetu egiten ditu bere plataforma teknologikoa zein erabilgarritasuna eta eskainitako edukiak. Edozein gailu eta pantaila tamainatara egokitzen den “Responsive Web Design” teknologiarekin garatu da. Irudi modernoa aurkezten du, oso ikusgarria, eta bere egiturak nabigatzen eta informazioa bilatzen laguntzen du, askoz intuitiboagoa eta erabilerrazagoa izanik.
Edukiei dagokienez, oro har berrikusi eta eguneratu egin dira, eta bi nobedade nagusi nabarmentzen dira:
“GARDENTASUNA”, atala (ataria), zeinean Itelazpik pertsona guztien esku jartzen dituen enpresaren arlo desberdinen kudeaketari buruzko dokumentu interesgarriak, gizartearekin duen konpromiso korporatiboa eta enpresa publikoa den heinean publizitate aktiborako betebeharrak betez. Halaber, edozein herritarrek informazio osagarria eskatu ahal izango du, informaziorako eskubidea gauzatuz.
Horrez gain, Itelazpik atal berri bat aurkeztu du, “HONELA KUDEATZEN DUGU ZENTRO BAT”, sektorean berritzailea, eta bertan gure telekomunikazio zentroen sarea kudeatzeko egiten diren jarduera nagusiak azaltzen dira, hori baita gure enpresaren indargune eta aktibo handia. Horrenbestez, zentro bat zerbitzu ezin hobea emateko egoeran mantentzeak eragiten dituen jarduera ugari ezagutarazten ditugu.
Gure helburu nagusia da www.itelazpi.eus webgunea komunikaziorako bide dinamiko eta interesgarri bihurtzea, bai noizbehinkako bisitarientzat, bai enpresari buruzko informazio zehatzaren gaineko interesa duten pertsona, akziodun, bezero, enpresa hornitzaile eta Itelazpiren gainerako interes taldeentzat.