UNIRED elkarteak urtarrilaren 30ean egindako Batzar Orokorrean Zuzendaritza Batzordeko karguak berritu zituen eta Matxalen Lauzirika, Itelazpiko ordezkari eta UNIREDeko egungo presidentea, Karguan berretsi zuten hurrengo bi ekitaldietarako, 2020rako eta 2021erako. Urtean zehar burutuko diren ekintza nagusiak zehazteko ere balio izan zuen batzarrak. Lan-ildo nagusia 2. dibidendu digitala behar bezala lortzeko behar den erakunde-ekintzan zentratuko da.
[caption id="attachment_72595" align="alignnone" width="5616"]
Matxalen Lauzirika, Itelazpiko zuzendari nagusia, datozen bi urteetan UNIREDeko lehendakari izango da.[/caption]
UNIRED 2006an sortutako elkartea da, erakunde publiko eta pribatuek osatua, irrati-difusioaren, azpiegituren eta komunikazio elektronikoen beste zerbitzu batzuen enpresa eragileak biltzen ditu. Bere helburu nagusien artean sektorearen aurrean interes komunak defendatzea eta baterako ekimenak garatzea aurki ditzakegu.
III. UNIRED Foroa: https://www.itelazpi.eus/eu/prentsa/albisteak/itelazpik-beste-telekomunikazio-azpiegituren-batzuekin-batera-iii-unired-foroa-5g-erronkak-eta-aukerak-antolatu-du/